Informazio oharrak

INFORMAZIO OHAR-ARRUNTAK

OHAR ARRUNT MOTAK.

Informazio ohar-arruntak hurrengo gaien inguruan igor daitezke:

* Inskripzioak, bai Sozietatearen historial guztiaren, zein inskripzi edo datu konkretu baten gainekoak.

* Legeztatutako liburuen gainekoak.

* Gordailatutako kontuenak (kasu hontan kontu berak edo gordailatu diren soilik eskatu ahal izango da).

 

ESKABIDEA.

Oharrak eskatuko dira:

* Pertsonalki, Erregistroko bulegoetan.

* Fax bidez.

* Posta elektroniko bidez, hurrengo helbidera:

sansebastian.publicidad@registromercantil.org

* Telematikoki, Erregistratzaileen Elkargoko web orrialdearen bitartez (lotura). Modu honetan urteko kontuak zein datu orokorren laburpen bat lor daitezke (inskripzioak ez).

Eskabidearen bi ale aurkeztu beharko dira (faxez eskatzen den kasuan ezik), Sozietatearen eta kontaktuko pertsona edo aholkularitzaren datuak aipatuz. Beharrezkoa izango da bertan posta elektroniko bat eta telefono bat zehaztea eman daitezkeen jakinarazpenak egiteko.

Nahi izanez gero, zuen eskura dugun modelua erabil dezakezue (informazio ohar-arrunten eskabidea deskargatu).

 

PROVISIÓN.

Hornidura 20 eurokoa izango da.

Horniduraren ordainketa hurrengo hiru eratan egin ahal izango da:

* Eskudirutan.

* Taloi bidez, “Gipuzkoako Merkatal Erregistroa”ren izenean.

* Banku transferentzia bidez, KUTXABANKeko 2095 /  5005 / 90 / 9112688626 zenbakidun kontuan. Kasu honetan, transferentziaren egiaztagiria aurkeztu beharko da kontuen gordailuarekin batera.

OHARRA: Ohar-arruntak fax bidez eskatzen direnean transferentziaren egiaztagiria bidali beharko da eskabidearekin batera.

 

OHARRAREN JASOTZEA.

Oharrak bere eskabidetik hiru eguneko epean igorriko dira.

Jasotzeko Erregistrotik pasa beharko da, pertsonalki edo mezulari bidez. 

Eskabidean ere ezarri dezakezue ziurtagiria garraio kostu bidez (SEUR) bidalita izan dadila.