Informazio Orokorra

Ekintzaile eta bere internazionalizazioaren laguntzarako 14/2013, irailaren 27ko Legearen ondoriozko eguneratzea

URTEKO KONTUEN GORDAILUA.


 

Urtero, urteko kontuak Sozietateak bere egoitza soziala duen probintziko Merkatal Erregistroan aurkeztu beharko dira bere gordailua eta horien gaineko publizitatea gauzatu dadin.

 

URTEKO KONTUEN AURKEZPENERAKO EPEA.

Erregistroan gordailua egiteko edozein egunetan aurkez daitezke urteko kontuak, baina hauek epe barruan aurkeztuak izan daitezen bi baldintza bete beharko dira:

1.- Urteko kontuak onartuko dituen Bazkideen Batzar Orokorra, ekitaldia ixten denetik, gehienez, sei hilabeteko epean egin beharko da.

2.- Aipatutako Batzarraren datatik, gehienez, hilabeteko epean aurkeztu beharko dira kontuak Erregistroan (datatik datara zenbatua).

 

DIRU HORNIDURA.

Gordailurako diru hornidura 60 eurokoa izango da. Aurkezpenaren momentuan ordaindu beharko da hurrengo hiru eratan:

* Eskudirutan.

* Taloi bidez, “Gipuzkoako Merkatal Erregistroa”ren izenean.

* Banku transferentzia bidez, BANCO SABADELL, SAko ES24 0081 / 4353 / 31 / 0001019908 zenbakidun kontuan. Kasu honetan, transferentziaren egiaztagiria aurkeztu beharko da kontuen gordailuarekin batera.

OHARRA: Telematikoki igorritako kontuengatik, erabat zein misto eran bidalitakoengatik, ez da hornidurarik ordaindu beharko, ez igorpena egiterakoan ezta dokumentazioa aurkeztean.

 

AURKEZPEN ANITZAK.

Hiru gordailu baino gehiago aurkeztekotan Sozietateen izenak jasotzen dituen zerrenda baten bi kopia ekarri beharko dira. Zerrenda horretan gainera, eman daitezkeen akatsen edo gordailuak gauzatzearen jakinarazpenak egiteko beharrezkoak diren pertsona edo aholkularitzaren datuak ipini beharko dira (eredua deskargatu).

OHARRA: Telematiko misto eran igorritako gordailuen paperezko dokumentazioa ekartzean hau ez da beharrezkoa izango.

 

KONTUEN GORDAILUA EZ EGITEARENGATIKO ERREGISTROKO ORRIAREN IXTEA.

Urteko kontuen gordailua ez egitearen ondorioetako bat Sozietatearen erregistroko orriaren ixtea da, ezin izango delarik, kasu honetan, inskripziorik gauzatu, indarrean dagoen legediak ezarritako supostuetan ezik.

Orria ireki dadin, gutxienez, azken hiru ekitaldiko kontuen gordailuak egin beharko dira (edo hauetatik falta direnak).

 

KONTU MODELOAK - AURKEZPENERAKO MUGAK.

Kapital Sozietateen Legeko 257 eta hurrengo artikuluak, eta Kontabilitate Plan Orokorrak (normala, zein ETEena), abenduaren 2.eko 602/2016 Errege dekretuak ezartzen dituzte Sozietateek Balantze modelo bat edo beste aurkezteko bete behar dituzten mugak, Auditoretza Txostena aurkezteko obligazioa ere ezartzen delarik.

Urteko kontuak AUDITORETZA TXOSTENIK GABE (borondatezko auditorearen izendapena inskribatua ez izatekotan edo gutxiengoa duen bazkidearen eskaera bidezko izendapena ez dagoen kasuetan), aurkeztu ahal izango ditu, bi ekitalditan, bakoitzaren itxiera datan, jarraian esango diren baldintzetatik, gutxienez, bi betetzen dituen Sozietateak:

* Aktiboaren partida guztien totalak ez dezala gainditu 2.850.000 €tako zenbatekoa. 

* Negozio zifraren zenbateko garbiak ez delaza gainditu 5.700.000 €tako zenbatekoa.

* Batez besteko langileen kopuruak ez dezala gainditu 50 langileen zenbatekoa.

BALANTZE PYME edo LABURTUA aurkezteko aukera izango du, bi ekitalditan, bakoitzaren itxiera datan, jarraian esango diren baldintzetatik, gutxienez, bi betetzen dituen Sozietateak:

* Aktiboaren partida guztien totalak ez dezala gainditu 4.000.000 €tako zenbatekoa. 

* Negozio zifraren zenbateko garbiak ez delaza gainditu 8.000.000 €tako zenbatekoa.

* Batez besteko langileen kopuruak ez dezala gainditu 50 langileen zenbatekoa.

GALDU-IRABAZIEN KONTUA era LABURTUAN aukeztu ahal izango du, bi ekitalditan, bakoitzaren itxiera datan, jarraian esango diren baldintzetatik, gutxienez, bi betetzen dituen Sozietateak:

* Aktiboaren partida guztien totalak ez dezala gainditu11.400.000 €tako zenbatekoa. 

* Negozio zifraren zenbateko garbiak ez delaza gainditu 22.800.000 €tako zenbatekoa.

* Batez besteko langileen kopuruak ez dezala gainditu 250 langileen zenbatekoa.

Sozietateek ahalmen hauek galduko dituzte, bi ekitaldi jarraietan, bakoitzaren itxiera datan, ez badituzte baldintza hauetatik bi betetzen.

GORDAILU MOTAK.

Teknologi berrien bidez, kontuen gordailua telematikoki egitea posible da. Honek suposatzen du gordailuaren prozesu guztia zure ofizinatik mugitu gabe gauza daitekeela. Pixkanaka, gordailu mota hau geroz eta gehiago erabiltzen da, aurretik erabiltzen zirenak (euskarri digitala eta papera) gailenduz. Gipuzkoako Merkatal Erregistroak gordailu telematikoa gomendatzen du, denbora, leku eta diru aurrezkia suposatzen diolako erabiltzaileari, batez ere erabat telematikoak diren gordailuen kasuan, ez delako inolako dokumenturik aurkeztu behar Erregistroan.

Hala ere, kontuen gordailua gauzatzeko 4 aurkezpen mota daude: