INSKRIBAPENAK
DOKUMENTUEN INSKRIBAPENA
Erregistroan dokumentuen inskribapena gauzatzeko despatxatu nahi den jatorrizko dokumentua aurkeztu beharko da, dagokion behar bezala beteta dagoen aurkezpen eskabidearekin batera eta BORMEan publikatzeko dokumentu bakoitzari dagokion diru-hornidurarekin batera.
Foru Ogasuneko zergaren (60S) kitatzeari lotuak dauden dokumentuetan, ordainketa, zergapean ez dagoela edo salbuesti dagoelaren egiaztagiria agertu beharko da.
AURKEZPEN INSTANTZIA
Aurkezpen instantziak, gutxienez, aurkezlearen datuak jaso beharko ditu, eman daitezkeen jakinarazpenetarako.
Nahi izanez gero, zuen eskuetara dagoen modelua erabil dezakezue (dokumentuen aurkezpenerako modelua deskargatu).
DIRU-HONIDURA.
Kutxako kontu korronte zenbakia: ES58 2095 / 5005 / 93 / 1061497433
DOKUMENTUAREN JASOTZEA
Dagokion epean dokumentua despatxatu ondoren, Erregistroa, instantzian ezarritako posta elektronikoaren bitartez, dokumentuaren aurkezlearekin kontaktuan jarriko da, dokumentua jaso dezan.