KONTABILITATEZKOAK EZ DIREN NAHITAEZKO LIBURUAK

LIBURU LEGEZTAPEN TELEMATIKORAKO TUTORETZA BIDEO BERRIAK.

Kontabilitatezkoak ez diren nahitaezko liburuak (AKTA LIBURUAK, BAZKIDEEN ERREGISTRO-LIBURUA, AKZIO IZENDUNEN ERREGISTRO-LIBURUA, BAZKIDE BAKARRAREN KONTRATU LIBURUA) TELEMATIKOKI eta bere erabileraren ondoren aurkeztuko dira. Bere garaian legeztatu ziren liburuek idatzi gabeko orri zuriak badituzte oraindik, azkeneko oharren ATZEAN ezarritako diligentzia bidez itxiko dira.

Kontabilitatezkoak ez diren nahitaezko liburuen lehenengo legeztapen telematikoan, hauek fitxero osagarri batekin batera aurkeztuko dira, zeinetan paperean aurrez legeztatutako liburuen erabilera osoa edo diligentzia bidezko itxiera ziurtatzen den (ziurtagiri modeloa deskargatu).

Sozietate batek zuriz legeztatutako liburuak (Akta, Bazkide Erregistro-liburua, edo Akzio izendunena, edo bestelakoak), 2013ko irailaren 29aren ondorengo asentuak dituztenak, eta 2013ko abenduaren 31ean edo lehenago itxitakoak, formato elektronikoara pasa ez direnak, ez dira legeztatzera aurkeztu behar. Enpresariek 2014ko akta edo asentu horiek jasotzeko orri zuri nahiko ez dituztenean, Merkatal Erregistroari eska diezaiokete zurian dauden liburu edo orri beharrezko horieen legeztapena. 

Gertaera eta Erregistratzailearen esku-hartzearen frogagiria lortu nahi denean, Enpresari/Sozietatearen borondatearen arabera, ekitaldi ekonomikoko epea agortu gabe, AKTA ZEHATZAK edo AKTA TALDEAK legeztatzeko aukera egongo da, era berean ekitaldi anitzeko liburua, 2014.erarte, legeztatu ahal izango da, beti ere bere garaian ez bazen liburu zuri baten legeztapenik eman.

BAZKIDE-ERREGISTRO LIBURUAK, bazkide bakoitzaren identifikazio zuzenaz gain, beraien helbideak jaso beharko ditu.