SINADURA ELEKTRONIKOA

 SINADURA ELEKTRONIKOAREN ZIURTAGIRIA

 

Gipuzkoako Merkatal Erregistroak eskeintzen duen beste zerbitzu bat Sinadura Elektronikoaren Ziurtagiriak igortzearena da. Horretarako gurekin kontaktuan jarri behar zara, telefonoz edo Erregistratzaileen Elkargoko Web orrialdearen bitartez (lotura).

Zure Sinadura Elektronikoarekin Erregistroak eskeintzen dituen zerbitzu telematikoak erabil ditzakezu, kontu eta liburuak igorri, merkatal publizitatea lortu, erregistroko ziurtagiriak eskatu, e.a.

Erregistroarekin telematikoki izapidetzeko, aipatutako sinadura elektronikoaz gain, Erregistratzaileen Elkargoan zerbitzu edo erabiltzaile kontu bat lortu beharko duzue (abonatu). Formularioa bete ondoren bidali egingo da eta 24 ordu pasa baino lehen Erregistratzaileen Elkargoko baieztapen posta elektroniko bat jasoko duzu.

Kontua aktibatzean zure izapideak telematikoki egiten has zaitezke.

OHARRA: Beste entitateek esleitutako Sinadura Elektronikoaren Ziurtagiriak ere bateragarriak izango dira, beti TIPO 2 deiturikoen artean badaude (FNMT, NAN, IZENPE, e.a.).