Ekintzaile eta bere internazionalizazioaren laguntzarako 14/2013 (18. artikulua), irailaren 27ko Legearen eta 2015eko uztailaren 1eko Instrukzioaren ondoriozko eguneratzea.
LIBURU LEGEZTAPEN TELEMATIKORAKO TUTORETZA BIDEO BERRIAK.
OSO GARRANTZITSUA: Aipatutako Legea indarrean sartu ondoren itxitako ekitaldietako Liburu Legeztapen guztiak TELEMATIKOKI eta oharrak idatzirik (zurian ez) egin beharko dira. Gainera, eta Sozietatearen eraketa momentuan egin beharrekoak ezik, ekitaldi sozial bakoitzaren ITXIERATIK LAU HILABETEKO epean aurkeztu beharko dira.
LEGEZTATU BEHARREKO LIBURUAK:
Eraketa inskribatu ondoren, Sozietateek, bere helbideko Merkatal Erregistroan hurrengo liburuak aurkezteko obligazioa izango dute:
- AKZIO IZENDUNEN ERREGISTROA (Sozietate Anonimo eta Komanditarioek) Acciones).
- BAZKIDE ERREGISTROA (Erantzunkizun Mugatuko Sozietateek).
Liburu hauek berriro legeztatuko dira, ekitaldi sozialaren itxieratik lau hilabeteko pe berean, soilik ekitaldi baten barne aurretik legeztaturik zeuden liburuko datuak aldatzen direnean. Epe berdina aplikatuko da Pertsona bakarreko Sozietateek BAZKIDE BAKARRAREN KONTRATU liburua legeztatzeko, beti ere ekitaldi batean halako kontratuak eman badira.
Era berean, Sozietateek gobernu-organo bakoitzerako AKTA liburu bat urtero legeztatu beharko dute, zeinak itxi den ekitaldian zehar sortutako Aktak jasoko dituen.
Azkenik, urtero Sozietateek INBENTARIO ETA URTEKO KONTUEN liburua eta EGUNKARI liburua legeztatuko dituzte, egokitzat jotzen diren bestelako liburu osagarriekin batera.
AURKEZPENA
Aurkezpen telematikoa egiteko beharrezkoa da Erregistratzaile Erkidegoko erabiltzaile abonatua izatea (abonatu), firma elektroniko bat edukitzea eta liburuen aztarna digitalak legeztapen programaren bidez sortzea b>(LEGALIA programaren dohaineko deskarga).
LEGALIA programaren funtzionamenduaren inguruko dudak izatekotan, laguntza telefonoa 902201200 da.
Igorpen prozesuan zalatzak izatekotan 902734375 zenbakira dei dezakezue.
Subsanazioak:
Merkatal Erregistroak legeztapen telematikoa akatsdun bezala jo duenean, TELEMATIKOKI zuzenduko da legeztapen berriko bidaliz eta igorpen berria aurretik emandako sarrera-zenbakiarekin erlazionatuz.
Errektifikazioa:
Merkatal Erregistroak legeztapena gauzatu ondoren, TELEMATIKOKI errektifikatzeko aukera dago, behar bezala identifikatutako legeztapenaren errektifikazioa eskatzen duen idatzi bat fitxero osagarri bezala aurkeztuz.
Kopiak:
Akta, Bazkide edo Izendun Akzioen liburuak galdu, ebasketa, suntsipen fisiko edo informatikoa edo lapurreta kasuetan, liburu horien edukia duten liburuak legeztatu ahal izango dira, poliziaren salaketa edo notario-akta baten bidez aurrez aipatutako gertaerak bermatzen badira. Akta edo salaketa liburu berrien igorpenaren fitxero osagarritzat bidali beharko dira.
Banakako enpresariak:
Banakako enpresari batek iharduera bat baino gehiagoko liburuak legeztatu behar dituenean, zein iharduera konkretuari dagokion ezartzen duen idatzi bat bidali beharko du igorpenaren fitxero osagarri bezala.