ERABAT TELEMATIKOKI IGORRITAKO KONTUEN GORDAILUA.
PROGRAMAK, JARRAIBIDEAK ETA LAGUNTZA-TELEFONOAK.
Kontuak telematikoki aurkezteko beharrezkoa izango da Erregistratzaileen Elkargoan erabiltzaile abonatua izatea (abonatu) eta bateragarria den sinadura elektroniko bat izatea (TIPO 2 sinadura elektronikoa).
Kontuen gordailua sortzeko D2 programa erabili beharko da. Programa hau eta bere jarraibideak Erregistratzaileen Elkargoko web orrialdean daude, deskargen atalean (lotura).
- D2 programaren laguntza-telefonoa: 902.201.200
- Igorpen telematikoetarako laguntza-telefonoa: 902.734.375
D2 PROGRAMA.
D2 programarekin, gero igorri beharko diren, .ZIP fitxeroa eta .PDF fitxeroa sortuko dira..PDF FITXEROA: BATZARREKO AKTAREN ZIURTAGIRIA ETA SINADURA DIGITALA.
Erabat telematikoki igorri ahal izateko, batzarreko aktaren ziurtagiria bidali beharko da dagokion fitxeroan (ez .zip fitxeroaren barne).
Kontuak onartzen diren batzarraren akta jasotzen duen ziurtagiria modelu libre bat da; hala ere, eman daitezkeen akatsak ekiditeko zuen eskura jartzen dugun ereduaren erabilera gomendatzen dugu (ziurtagiria deskargatu) (jarraibideak deskargatu).
Gogora ezazue, gaur egun ez dela beharrezkoa notaritzaren legitimazioa ziurtagiriaren sinaduren gain, beti ere sinadura horiek ongi identifikaturik badaude, hau da, sinadura bakoitzaren azpian sinatzailearen izen eta abizenak adierazten badira.
Ziurtagirian kode alfanumerikoaren aipamenari dagokionez, D2 programaren bertsio berriek kode alfanumerikoa ziurtagiria eskaneatu aurretik sortzea onartzen dute, horrela kodea ziurtagirian ezarri beharko delarik.
GARRANTZITSUA: Igorpena egiteko orduan ZIURTAGIRIA eta AZTARNA DIGITALAREN ZIURTAGIRIA dituen fitxero bat sortu beharko da, lehen automatikoki programak sortzen zuena, baina orain ERABILTZAILEAK egin beharko duelarik edo, bestelakoan, batzarreko aktaren ZIURTAGIRIAN aztarna digitaleko KODE ALFANUMERIKOA ezarririk bidaliko da.
.ZIP FITXEROA.
D2 programaren bitartez gero igorri beharko den .ZIP fitxeroa sortuko da, ENVIO deituriko karpetan.
D2 programak ere 3 kontu motak aurkezten ditu (ETE, Laburtua eta Normala), zeintzuen kunplimentaziorako Sozietate Kapitalisten Legearen Testu Bategineko 253. eta hurrengo artikuluetan eta Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra onartzen duen 1515/2007ko azaroaren 16ko Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
.ZIP FITXEROAN SARTU BEHAR DIREN DOKUMENTUAK:
* INPRIMAKI NORMALIZATUAK:
Konparazioa egiten duten zutabe guztiak bete beharko dira (lehen ekitaldi sozialeko kasuan ezik) eta daturen bat ezin izango balitz eman, Identifikazio Datu Orokorren Orrian ezarri beharko da zergatia.
Inprimakiak izango dira:- * Datu Orokorren Orria (ID)
- * Datu Orokorren Orria (IDP edo IDA), Emaitzaren Aplikazioari eta Hornitzaileei ordainketa epeari buruz (soilik 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan, ETE eta modelo LABURTUAN).
- * Egoera-Balantzea
- * Galdu-Irabazien kontua
- * Akzio edo Partaidetza Propioei buruzko informazio dokumentuen eredua (beti, gutxienez, Administratzaile batek sinaturik aurkeztu beharko da).
- * Ingurumenari buruzko dokumentuaren eredua. (beti, gutxienez, Administratzaile batek sinaturik aurkeztu beharko da).
- * Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera (soilik modelu NORMALEAN 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan).
- * Diru fluxuen egoera (soilik modelu NORMALEAN).
* MEMORIA:
Memoria normalizatua edo Sozietateak egindako bat izan daiteke.
Sozietate Kapitalisten Legearen Testu Bategineko 260. eta hurrengo artikuluek eskatzen duten informazioa jaso beharko da bertan.
* KUDEAKETA TXOSTENA:
Bere aurkezpena, kontuak modelu NORMALEAN aurkezteko legezko obligazioa dagoen kasuetan izango da beharrezkoa.
Beste kasuetan, Sozietate Kapitalisten Legearen 262. artikuluaren arabera aurkeztuko da.
* AUDITORETZA-TXOSTENA:
Beharrezkoa izango da Auditoretza-txostenaren aurkezpena Elkarteak urteko kontuak auditoreak ikuskaturik aurkezteko obligazioa duenean, Sozietate Kapitalisten Legearen 263. artikuluan oinarrituz, auditorearen izendapena inskribatu beharko delarik, eta gutxiengoa duen bazkidearen eskaeraren bidez Merkatal Erregistratzaileak auditorea izendatu duenean.
Kontuen Auditoretzari buruzko, uztailaren 20ko 22/2015 Legeak ezarritakoari jarraituz, borondatezko auditorearen izendapena inskribatua duten sozietateek, 2016ko urtarrilaren 1ean hasitako ekitaldiei buruzko urteko kontuen gordailuekin batera Auditoretza txostena aurkezteko obligazioa dute.
Sozietateak borondatezko auditoretza egin duenean ere aurkeztu beharko da txosten hori bere gordailurako.
* BESTELAKO DOKUMENTUAK:
Informazioa osatzen duten bestelako dokumentuak ere aurkeztu beharko dira, deialdirako anuntzioak, batzarraren notaritzako akta, e.a.
FITXEROEN IGORPENA.
Erregistratzaileen Elkargoko web orrialdean, eta erabiltzailea identifikatu ondoren, D2 programak sortutako .ZIP eta .PDF fitxeroen igorpena egingo da. GARRANTZITSUA: Beti bi fitxeroak bidali beharko dira (.ZIP eta .PDF). Lehenengo .ZIP fitxeroa kargatuko da eta ondoren, aktaren ziurtagiriaren atalean, D2 programak envio karpetan sortutako eta ziurtagiria eta sinadura barneratzen dituen.PDF fitxeroa gehituko da.
AKATSAK ETA BERE SUBSANAZIOA.
Gordailuaren kalifikazioa negatiboa izango balitz, akatsa Erregistratzaileen Elkargoko web orrialdearen bitartez jakinaraziko da.
Kalifikazio negatiboak akatsaren jakinarazpena bidaltzeko momentuan fakturatuko dira.
Gordailu telematiko bat negatiboki kalifikatzen denean, edozein delarik duen akatsa, bere subsanaziorako ezinbestekoa izango da igorpen berri bat egitea, aurreko igorpenaren sarrera zenbakia aipatuz.
GORDAILUAREN IDATZAGIRI-OHARRA ETA FAKTURA.
Gordailua gauzatu ondoren, Erregistratzaileen Elkargoko web orriaren bitartez, gordailuaren idatzagiri-oharra eta faktura igorriko dira.
ERREKTIFIKAZIOA.
Gordailua gauzatu ondoren, akatsen bat somatzekotan, kontuen gordailurako eredu oso bat aurkeztu beharko da, bere errektifikazioa egiteko.
Errektifikazioa ezin da telematikoki gauzatu, Merkatal Erregistroan aurkeztu beharko da gordailu fisiko bat (paperean edo euskarri digitalean). Gainera, Administratzaileak sinatutako idazki bat aurkeztu beharko da, zeinetan akatsa, bere zergatiak eta errektifikazioa aipatzen diren.
Hornidura berriro ordaindu beharko da, gordailu berri bat gauzatuko delako, eta lehiatilan ohartaraziko da aurretik gordailatutako kontu batzuen errektifikazio bat dela.