Registro Mercantil y de bienes muebles de Guipuzcoa

Gipuzkoako merkatal eta ondasun higigarrien erregistroa

KG PAPEREAN

PAPEREAN AURKEZTUTAKO KONTUEN GORDAILUA.


URTEKO KONTUAK LEHIATILAN AURKEZTEKO GOMENDIOAK.

Dokumentazioaren aurkezpenean plastikoak, gutun azalak, enkuadernazioak, e.a. ez erabiltzea erregutzen dugu. Nahikoa izango da dokumentuak ezkerreko aldean jarritako grapa bakar batekin lotzea.

Dokumentazioa hurrengo ordenean ekarriko  da: eskabidea, ziurtagiria eta bestelakoak.

Kontuen digitalizazioa, eta ondorioz, bere publizitatea ahal den kalitaterik hoberenarekin gauzatu ahal izateko, dokumentazio guztia goreneko kalitatez inprimatua eta koloreko koadrorik gabe ekartzea erregutzen dugu.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

Aurkezpen eskabidea:

Aurkezpen eskabidearen bi kopia aurkeztu beharko dira beti, Sozietatearen datuak eta pertsona edo aholkularitza baten datuak adieraziko direlarik bertan.

Nahi izanez gero, zuen eskura ipintzen dugun eredua erabil dezakezue (deskargatu).

Ezinbestekoa da, bertan, eman daitezkeen jakinarazpenak egiteko, posta elektroniko eta telefono bat ipintzea.

Ziurtagiria:

Kontuak onartzen diren batzarraren akta jasotzen duen ziurtagiria modelu libre bat da; hala ere, eman daitezkeen akatsak ekiditeko zuen eskura jartzen dugun ereduaren erabilera gomendatzen dugu (ziurtagiria deskargatu) (jarraibideak deskargatu).

Gogora ezazue, gaur egun ez dela beharrezkoa notaritzaren legitimazioa ziurtagiriaren sinaduren gain, beti ere sinadura horiek ongi identifikaturik badaude, hau da, sinadura bakoitzaren azpian sinatzailearen izen eta abizenak adieraziten badira.

Inprimaki normalizatuak:

Inprimaki normalizatuak 3 motatakoak dira:

  1. ETE.
  2. Laburtua.
  3. Normala.

Formularioak eta bere jarraibideak Erregistratzaileen Elkargoko web orriko lotura hau jarraituz lor ditzakezue, edo orri hontako DESKARGA atalaren bitartez eskuratu daitezke.

Hauen kunplimentaziorako Sozietate Kapitalisten Legearen Testu Bategineko 253. eta hurrengo artikuluetan eta Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra onartzen duen 1515/2007ko azaroaren 16ko Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Konparazioa egiten duten zutabe guztiak bete beharko dira (lehen ekitaldi sozialeko kasuan ezik) eta daturen bat ezin izango balitz eman, Identifikazio Datu Orokorren Orrian ezarri beharko da zergatia.

Inprimaki normalizatuak osatzen dituzten orri guztiak aurkeztu beharrekoak dira, 8 kategoritan banatuak:

Memoria:

Memoria normalizatua edo Sozietateak egindako bat izan daiteke.

Sozietate Kapitalisten Legearen Testu Bategineko 260. eta hurrengo artikuluek eskatzen duten informazioa jaso beharko da bertan.

Kudeaketa txostena:

Bere aurkezpena, kontuak modelu NORMALEAN aurkezteko legezko obligazioa dagoen kasuetan izango da beharrezkoa.

Beste kasuetan, Sozietate Kapitalisten Legearen 262. artikuluaren arabera aurkeztuko da.

Auditoretza-txostena:

 Beti originala aurkeztu beharko da (kopiak ez dira baliozkoak izango).

Beharrezkoa izango da Auditoretza-txostenaren aurkezpena Elkarteak urteko kontuak auditoreak ikuskaturik aurkezteko obligazioa duenean, Sozietate Kapitalisten Legearen 263. artikuluan oinarrituz, auditorearen izendapena inskribatu beharko delarik, eta gutxiengoa duen bazkidearen eskaeraren bidez Merkatal Erregistratzaileak auditorea izendatu duenean.

Kontuen Auditoretzari buruzko, uztailaren 20ko 22/2015 Legeak ezarritakoari jarraituz, borondatezko auditorearen izendapena inskribatua duten sozietateek, 2016ko urtarrilaren 1ean hasitako ekitaldiei buruzko urteko kontuen gordailuekin batera Auditoretza txostena aurkezteko obligazioa dute.

Sozietateak borondatezko auditoretza egin duenean ere aurkeztu beharko da txosten hori bere gordailurako.

Bestelako dokumentuak:

Informazioa osatzen duten bestelako dokumentuak ere aurkeztu beharko dira, deialdirako anuntzioak, batzarraren notaritzako akta, e.a.

AKATSAK ETA BERE SUBSANAZIOA.

Gordailuaren kalifikazioa negatiboa izango balitz, akatsa posta elektronikoz, edo hala ezin denean, telefonoz, jakinaraziko da.

Notifikazioa jaso ondoren, Erregistrotik pasa beharko da gordailurako dokumentuak jasotzera, aurkeztean emandako jatorriazko frogariria edota posta elektronikoaren kopia batekin. Akatsak zuzenduta daudenan, kontuak Erregistroan berriro aurkeztu beharko dira. Kasu honetan hornidurarik ez da ordaindu beharko, lehen aldiz aurkeztean ordaindutakoa ez baita kitatuko gordailua gauzatu arte.

Jatorriazko frogagiria edo posta elektronikorik gabe egotekotan, aurkezlea (pertsona fisikoa denean) bere N.A.N.rekin etorri beharko da, edo idatziazko baimen bat aurkeztea eskatuko da.

GORDAILUAREN EGIAZTAGIRI ETA FAKTURAREN JASOTZEA.

Aurkezpenaren momentuan emandako epean, Erregistroan agertu beharko zarete gordailuaren egiaztagiria eta faktura jasotzera eta hornidura kitatzera. Horretarako ezinbestekoa izango da aurkezterako momentuan emandako jatorrizko frogagiria ekartzea.

Gordailu Zerrenda bat aurkeztekotan, zerrenda jaso daitekeela jakinaraziko da posta elektronikoz, hau inprimatu eta frogagiritzat erabili ahalko delarik dokumentazioa jasotzeko.

Jatorriazko frogagiria edo posta elektronikorik gabe egotekotan, aurkezlea (pertsona fisikoa denean) bere N.A.N.rekin etorri beharko da, edo idatziazko baimen bat aurkeztea eskatuko da.

ERREKTIFIKAZIOA.

Gordailua gauzatu ondoren, akatsen bat somatzekotan, kontuen gordailurako eredu oso bat aurkeztu beharko da, bere errektifikazioa egiteko. Kasu honetan, gainera Administratzaileak sinatutako idazki bat aurkezteko obligazioa dago, zeinetan akatsa, bere zergatiak eta errektifikazioa aipatzen diren.

Hornidura berriro ordaindu beharko da, gordailu berri bat gauzatuko delako, eta lehiatilan ohartaraziko da aurretik gordailatutako kontu batzuen errektifikazio bat dela.