EUSKARRI DIGITALEAN AURKEZTUTAKO KONTUEN GORDAILUA.
OHARRA: 2014. urtetik aurrera ez dira disketeak onartuko, soilik CD eta DVDak.
URTEKO KONTUAK LEHIATILAN AURKEZTEKO GOMENDIOAK.
Dokumentazioaren aurkezpenean plastikoak, gutun azalak, enkuadernazioak, e.a. ez erabiltzea erregutzen dugu. Nahikoa izango da dokumentuak ezkerreko aldean jarritako grapa bakar batekin lotzea. Dokumentazioa hurrengo ordenean ekarriko da: eskabidea, ziurtagiria, sinadura digitalaren ziurtagiria eta bestelakoak. Euskarri digitala sinadura digitalaren ziurtagirian itsatsiko da, zinta itsasgarri zati baten bitartez (ez da inoiz jarriko CD eta DVDen goiko aldean). Kontuen digitalizazioa, eta ondorioz, bere publizitatea ahal den kalitaterik hoberenarekin gauzatu ahal izateko, dokumentazio guztia goreneko kalitatez inprimatua eta koloreko koadrorik gabe ekartzea erregutzen dugu.PROGRAMAK, JARRAIBIDEAK ETA LAGUNTZA-TELEFONOAK.
Kontuen gordailua euskarri digitalean sortzeko D2 programa erabili beharko da. Programa hau eta bere jarraibideak Erregistratzaileen Elkargoko web orrialdean daude, deskargen atalean (lotura). D2 programaren laguntza-telefonoa: 902.201.200AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.
Aurkezpen eskabidea: D2 programak sortu eta inprimatzen du eta beti bi ale aurkeztuko dira. Ezinbestekoa da, bertan, eman daitezkeen jakinarazpenak egiteko, posta elektroniko eta telefono bat ipintzea.Ziurtagiria:
Kontuak onartzen diren batzarraren akta jasotzen duen ziurtagiria modelu libre bat da; hala ere, eman daitezkeen akatsak ekiditeko zuen eskura jartzen dugun ereduaren erabilera gomendatzen dugu (ziurtagiria deskargatu) (jarraibideak deskargatu). Gogora ezazue, gaur egun ez dela beharrezkoa notaritzaren legitimazioa ziurtagiriaren sinaduren gain, beti ere sinadura horiek ongi identifikaturik badaude, hau da, sinadura bakoitzaren azpian sinatzailearen izen eta abizenak adierazten badira. Ezinbestekoa izango da ziurtagirian zehaztea onartu diren kontuak era digitalean egin direla eta sinadura digitalean agertzen den kode alfanumerikoa, zeina aipatu beharko den, sortu dutela.Sinadura digitala:
Dokumentu hau D2 programak sortzen du eta, gutxienez, Administratzaile batek sinaturik aurkeztu beharko da. Oso garrantzitsua da jatorriazko dokumentua eta kalitate gorenez inprimaturik aurkeztea, barra-kodea irakurri ahal izateko.Euskarri digitala:
D2 programak ere 3 kontu motak aurkezten ditu (ETE, Laburtua eta Normala), zeintzuen kunplimentaziorako Sozietate Kapitalisten Legearen Testu Bategineko 253. eta hurrengo artikuluetan eta Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra onartzen duen 1515/2007ko azaroaren 16ko Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio. Programak .ZIP fitxero bat sortuko du eta hau izango da diskete, CD edo DVD batean grabatu eta aurkeztu beharko dena (beti euskarri bat Sozietateko). .ZIP fitxeroan aurkeztu beharreko beste dokumentu guztiak egongo dira..ZIP fitxeroan sartu behar diren dokumentuak:
* Inprimaki normalizatuak:
Konparazioa egiten duten zutabe guztiak bete beharko dira (lehen ekitaldi sozialeko kasuan ezik) eta daturen bat ezin izango balitz eman, Identifikazio Datu Orokorren Orrian ezarri beharko da zergatia. Inprimakiak izango dira:- * Datu Orokorren Orria (ID)
- * Datu Orokorren Orria (IDP edo IDA), Emaitzaren Aplikazioari eta Hornitzaileei ordainketa epeari buruz (soilik 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan, ETE eta modelo LABURTUAN).
- * Egoera-Balantzea
- * Galdu-Irabazien kontua
- * Akzio edo Partaidetza Propioei buruzko informazio dokumentuen eredua (beti, gutxienez, Administratzaile batek sinaturik aurkeztu beharko da).
- * Ingurumenari buruzko dokumentuaren eredua. (beti, gutxienez, Administratzaile batek sinaturik aurkeztu beharko da).
- * Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera (soilik modelu NORMALEAN 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan).
- * Diru fluxuen egoera (soilik modelu NORMALEAN).