Registro Mercantil y de bienes muebles de Guipuzcoa

Gipuzkoako merkatal eta ondasun higigarrien erregistroa

KG telematiko mistoa

TELEMATIKO MISTO BEZALA IGORRITAKO KONTUEN GORDAILUA.


OHARRA: Igorpen telematiko mistoak egin ditzakeen pertsonak, gaitasuna du erabat telematikoak direnak igortzeko, beraz, interesaturik izatekotan kontsulta ezazue dagokion atala.

URTEKO KONTUAK LEHIATILAN AURKEZTEKO GOMENDIOAK.

Erregistroan aurkeztuko den dokumentazioa ezkerreko goiko aldean grapaturik eta hurrengo ordenean etorriko da: hartu-agiria, ziurtagiria eta sinadura digitala.

PROGRAMAK, JARRAIBIDEAK ETA LAGUNTZA-TELEFONOAK.

Kontuak telematikoki aurkezteko beharrezkoa izango da Erregistratzaileen Elkargoan erabiltzaile abonatua izatea (abonatu) eta bateragarria den sinadura elektroniko bat edukitzea (TIPO 2 sinadura elektronikoa).

Kontuen gordailua sortzeko D2 programa erabili beharko da. Programa hau eta bere jarraibideak Erregistratzaileen Elkargoko web orrialdean daude, deskargen atalean (lotura).

.ZIP FITXEROA.

D2 programaren bitartez gero igorri beharko den .ZIP fitxeroa sortuko da, ENVIO deituriko karpetan.

D2 programak ere 3 kontu motak aurkezten ditu (ETE, Laburtua eta Normala), zeintzuen kunplimentaziorako Sozietate Kapitalisten Legearen Testu Bategineko 253. eta hurrengo artikuluetan eta Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra onartzen duen 1515/2007ko azaroaren 16ko Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

.ZIP FITXEROAN SARTU BEHAR DIREN DOKUMENTUAK:

* INPRIMAKI NORMALIZATUAK:

Konparazioa egiten duten zutabe guztiak bete beharko dira (lehen ekitaldi sozialeko kasuan ezik) eta daturen bat ezin izango balitz eman, Identifikazio Datu Orokorren Orrian ezarri beharko da zergatia.

Inprimakiak izango dira:

* MEMORIA:

Memoria normalizatua edo Sozietateak egindako bat izan daiteke.

Sozietate Kapitalisten Legearen Testu Bategineko 260. eta hurrengo artikuluek eskatzen duten informazioa jaso beharko da bertan.

* KUDEAKETA TXOSTENA:

Bere aurkezpena, kontuak modelu NORMALEAN aurkezteko legezko obligazioa dagoen kasuetan izango da beharrezkoa.

Beste kasuetan, Sozietate Kapitalisten Legearen 262. artikuluaren arabera aurkeztuko da.

* AUDITORETZA-TXOSTENA:

Beharrezkoa izango da Auditoretza-txostenaren aurkezpena Elkarteak urteko kontuak auditoreak ikuskaturik aurkezteko obligazioa duenean, Sozietate Kapitalisten Legearen 263. artikuluan oinarrituz, auditorearen izendapena inskribatu beharko delarik, eta gutxiengoa duen bazkidearen eskaeraren bidez Merkatal Erregistratzaileak auditorea izendatu duenean.

Kontuen Auditoretzari buruzko, uztailaren 20ko 22/2015 Legeak ezarritakoari jarraituz, borondatezko auditorearen izendapena inskribatua duten sozietateek, 2016ko urtarrilaren 1ean hasitako ekitaldiei buruzko urteko kontuen gordailuekin batera Auditoretza txostena aurkezteko obligazioa dute.

Sozietateak borondatezko auditoretza egin duenean ere aurkeztu beharko da txosten hori bere gordailurako.

* BESTELAKO DOKUMENTUAK:

Informazioa osatzen duten bestelako dokumentuak ere aurkeztu beharko dira, deialdirako anuntzioak, batzarraren notaritzako akta, e.a.

FITXEROAREN IGORPENA.

Erregistratzaileen Elkargoko web orrialdean, eta erabiltzailea identifikatu ondoren, D2 programak sortutako .ZIP fitxeroaren igorpena egingo da.

Igorpena gauzatu eta gero, hartu-agiria inprimatu beharko da, Erregistroan papelean aurkeztu beharreko beste dokumentazioaren batera ekartzea ezinbestekoa delarik.

ERREGISTROAN PAPEREAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

Fitxeroaren igorpen telematikoa egiten denetik 15 laneguneko epean, Erregistroan aurkeztu beharko dira bidalitako kontuen gordailua osatzen duten paperezko dokumentuak.

Aurkeztu beharreko dokumentuak 3 izango dira:

HARTU-AGIRIA:

Fitxeroa igortzean sortutako dokumentua, aurkeztu beharrekoa.

ZIURTAGIRIA:

Kontuak onartzen diren batzarraren akta jasotzen duen ziurtagiria modelu libre bat da; hala ere, eman daitezkeen akatsak ekiditeko zuen eskura jartzen dugun ereduaren erabilera gomendatzen dugu (ziurtagiria deskargatu) (jarraibideak deskargatu).

Gogora ezazue, gaur egun ez dela beharrezkoa notaritzaren legitimazioa ziurtagiriaren sinaduren gain, beti ere sinadura horiek ongi identifikaturik badaude, hau da, sinadura bakoitzaren azpian sinatzailearen izen eta abizenak adieraziten badira.

Ezinbestekoa izango da ziurtagirian zehaztea onartu diren kontuak telematikoki egin direla eta sinadura digitalean agertzen den kode alfanumerikoa, zeina aipatu beharko den, sortu dutela.

SINADURA DIGITALA:

Dokumentu hau D2 programak sorteen du eta, gutxienez, Administratzaile batek sinaturik aurkeztu beharko da.

Oso garrantzitsua da jatorriazko dokumentua eta kalitate gorenez inprimaturik aurkeztea, barra-kodea irakurri ahal izateko.

AKATSAK ETA BERE SUBSANAZIOA.

Gordailuaren kalifikazioa negatiboa izango balitz, akatsa Erregistratzaileen Elkargoko web orrialdearen bitartez jakinaraziko da.

Notifikazioa jaso ondoren, Erregistrotik pasa beharko da paperean ekarritako gordailurako dokumentuak jasotzera, igorpenaren hartu-agiriarekin edo jasotako posta elektronikoaren kopia batekin.

Hartu-agiria edo posta elektronikorik gabe egotekotan, aurkezlea (pertsona fisikoa denean) bere N.A.N.rekin etorri beharko da, edo idatziazko baimen bat aurkeztea eskatuko da.

Kalifikazio negatiboak, akatsaren jakinarazpena bidaltzeko momentuan, fakturatuko dira.

Gordailu telematiko bat negatiboki kalifikatzen denean, edozein delarik duen akatsa, bere subsanaziorako ezinbestekoa izango da igorpen berri bat egitea, aurreko igorpenaren sarrera zenbakia aipatuz, eta papelean aurkeztu beharrekoak hartu-agiri berriarekin berriro ekarriz.

GORDAILUAREN IDATZAGIRI-OHARRA ETA FAKTURA.

Gordailua gauzatu ondoren, Erregistratzaileen Elkargoko web orriaren bitartez, gordailuaren idatzagiri-oharra eta faktura igorriko dira.

ERREKTIFIKAZIOA.

Gordailua gauzatu ondoren, akatsen bat somatzekotan, kontuen gordailurako eredu oso bat aurkeztu beharko da, bere errektifikazioa egiteko.

Errektifikazioa ezin da telematikoki gauzatu, Merkatal Erregistroan aurkeztu beharko da gordailu fisiko bat (paperean edo euskarri digitalean). Gainera, Administratzaileak sinatutako idazki bat aurkeztu beharko da, zeinetan akatsa, bere zergatiak eta errektifikazioa aipatzen diren.

Hornidura berriro ordaindu beharko da, gordailu berri bat gauzatuko delako, eta lehiatilan ohartaraziko da aurretik gordailatutako kontu batzuen errektifikazio bat dela.