ZIURTAGIRIAK
ZIURTAGIRI MOTAK.
Merkatal Erregistroak bertan egikaritu diren asentuen gain, eta artxibatu eta gordailutako dokumentuen gain eman ditzake ziurtagiriak.
ESKABIDEA.
Ziurtagiriak eska daitezke:
- Pertsonalki, Erregistroko bulegoetan.
- Fax bidez.
- Telematikoki, Erregistratzaileen Elkargoko web orrialdearen bitartez (lotura). Erregistroak eskabide telematikoak gomendatzen ditu, eskatu ahal daitezkeen heinean, denbora aurrezki handia suposatzen duelako eta tramite guztiak zure bulegotik atera gabe egin daitezkeelako.
Eskabidearen bi ale aurkeztu beharko dira (faxez eskatzen den kasuan ezik), Sozietatearen eta kontaktuko pertsona edo aholkularitzaren datuak aipatuz. Beharrezkoa izango da bertan posta elektroniko bat eta telefono bat zehaztea eman daitezkeen jakinarazpenak egiteko.
Nahi izanez gero, zuen eskura ditugun modelua erabil dezakezue (ziurtagiri eskabidea deskargatu).
DIRU-HORNIDURA.
Hornidura ziurtagiriko 30 eurokoa izango da.
Horniduraren ordainketa hurrengo hiru eratan egin ahal izango da:
- Eskudirutan.
- Taloi bidez, “Gipuzkoako Merkatal Erregistroa”ren izenean.
- Banku transferentzia bidez, KUTXABANKeko 2095 / 5005 / 90 / 9112688626 zenbakidun kontuan. Kasu honetan, transferentziaren egiaztagiria aurkeztu beharko da kontuen gordailuarekin batera.
OHARRA: Ziurtagiriak fax bidez eskatzen direnean transferentziaren egiaztagiria bidali beharko da eskabidearekin batera.
ZIURTAGIRIAREN JASOERA.
Ziurtagiriak eskabidetik bost eguneko epean igorriko dira. Gainera eskabidean ezarritako posta elektroniko edo telefonoaren bidez bere igortzearen jakinarazpena egingo da.
Jasotzeko Erregistrora etorri beharko zarete eskabidearen kopia ekarriz egiaztagiri moduan.
Eskabidean ere ezarri dezakezue ziurtagiria garraio kostu bidez bidalita izan dadila.